
Kirol hitza ingelesez sport da, disport aditzetik datorrena. Aditz horrek dibertitzea, entretenitzea esan nahi du. Emakumeok kirolgintzan baztertuta egon gara hamarkada askotan, eta galdutako denbora hori berreskuratzea ez da erraza. Kirolgunea aldarrikatzea aisiaren eta dibertsioaren aldeko apustua egitea da, beste onura fisiko batzuen aldekoa ez ezik.
2025ean, 50/50era iristeko prozesuan etapa bat amaitu genuen. Bagenekien zaila zela erronka hori lortzea, baina erronka horrek jarraitu egiten du eta uste dugu etorkizun ez oso urrun batean bete daitekeela.
Konbikzio horrek oinarri erreala du hainbat alderditan:
20-30 urteko emakume gazteen parte-hartzea, azken urteotan, runningean oro har, eta B/SSan bereziki, izugarri igo da.
Erkidego batzuetako (hala nola Kataluniako eta Balearretako) emakumeen parte-hartzea % 40-45etik gorakoa da B/SSan.
Mendebaldeko herrialde batzuetan parte-hartze parekidea gainditu da 20 km-ko lasterketetan.

B/SSa ez da lasterketa bat soilik, emozioz betetako 20 km dira, publiko entregatuarekin, jarraitzera bultzatzen zaituzten paisaiekin eta helmugaratze ahaztezin batekin. Helmugan emakumeek duten zoriontasun-aurpegiak kirol-jardunaren atzean dagoen dibertimendu horren erakusgarri onak dira.

B/SS parekideagoa nahi dugu, eta badakigu elkarrekin lor dezakegula.
Zuk ahal duzulako. Eta guk lagunduko dizugu.
Zure laguntza behar dugu. Egin bat erronkarekin.