Konpromiso, erronka eta helburu horrek berekin dakar gogoeta egitea, ikastea eta estrategiak abian jartzea, Behobia parekideagoa lortzeko.
2025erako helmuga gisa hasi zena, orain prozesu iraunkor gisa sendotzen da, zifratik harago doan erronka gisa, kontzientziazioan eta beharrezko aldaketa soziala ahalbidetuko duten ekintzetan sakontzea bilatzen duena, helburu integratzaile hori egia bihurtu ahal izan dadin.

Lortu daitekeen helburua delako, jada munduko beste herrialde batzuetako lasterketetan beste lasterketa batzutan lortu dutelako.
Izan ere, duela hamarkada batzuk besterik ez emakumeek parte hartzeko oztopo fisikoak edo legalak desagertu izanak ez du esan nahi emakumeak praktikatik diskriminatzen dituzten genero-estereotipoak elikatzen dituzten faktore kultural eta sozialak desagertu direnik; neskatoek eta emakume gazteek atzera egin izanak berretsi egiten du hori.
Hain zuzen, ekimen honen bitartez, errealitate hau ezagutzera eman nahi dugu, ikasi, hausnartu eta egoera hau eraldatzen lagundu.
Azaldutakoarekin ados bazaude, parte hartu zabalduz.
Harremanetan jartzeko, kontsultatzeko, 50/50 proiektuari buruz hitz egiteko, formulario honen bidez egin dezakezu.